35 Eta ni jarraiquitzen natzaioeten, jotzen nituen eta pusca ahotic kencen nioten; eta oldarcen citzaizquitan, eta cinçurretic lotzen natzaioten, ithotzen eta hilcen nituen.
36 Ecen hola nic, çure muthilac, hil ditut lehoin bat eta harz bat: hargatic Filistindar ingurebaquigabe hori ere içanen da hequietaric bat beçala. Goanen naiz orai berean, eta kenduco dut populuaren laidoa; ecen nor da Filistindar ingurebaquigabe hori ausartatzeco Jainco biciaren armadaren madaricatzera?
37 Eta Dabidec erran çuen berriz: Lehoinaren eta harçaren aztaparretic atheratu nauen Jaunac, atheratuco nau berac Filistindar horren escuetaric. Saulec erran cioen beraz Dabidi: Çoaz, eta Jauna bedi çurequin.
38 Saulec bere puscac jaunci ciozcan Dabidi; cobrezco casca eçarri cioen buruan, eta guerruncea soinean.
39 Soinecoaren gainetic ezpata guerrian eçarriric, Dabid abiatu cen heian harmaturic ibil othe citaqueen, ecic etzen ohitua. Eta Dabidec erran cioen Sauli: Ez naiteque ibil hula, ceren ez baitut ohicunderic. Utzi cituen harma hequiec;
40 Hartu çuen bere makila, bethi bere escuetan çuena, eta ur-errecan hautatu cituen, borz harri legunenetaric; eçarri cituen bere arçain-murchilan ceina berequin baitzuen; habala escuan hartu çuen eta goan cen Filistindarrari buruz.
41 Bada Filistindarra heldu cen, bere ezcutaria aitzinean, eta Dabiden contra hurbilcean,