42 Filistindarrac beguiratu çuenean eta Dabid ikusi, nardatu citzaioen; ecen Dabid gaztea cen, gorrasta eta beguithartez ederra.
43 Filistindarrac erran cioen: Çakurra othe nauc ni, hi ene sana makilarequin ethorceco? Eta Filistindarrac Dabidi bere jaincoez burho arthiqui cioen.
44 Eta Dabidi erran cioen: Hurbil haquit, eta hire haraguiac emanen ditiat ceruco hegastinei eta lurreco ihiciei.
45 Dabidec, berriz, erran cioen Filistindarrari: Hi, heldu haiz ene gana ezpatarequin, lançarequin eta erredolarequin; ni ordean heldu natzaic armadetaco Jaunaren icenean, egun axutzatu ditucan Israelgo armaden Jaincoaren icenean.
46 Jaunac arthiquico hau ene escuetara, hilen haut eta kenduco daiat burua; eta Filistindarren campetaco hilac emanen ditiat egun ceruco hegastinei eta lurreco ihiciei, lur guciac jaquin deçançat Israelen dela Jaincoa,
47 Eta bilku hunec guciac eçagut deçan ez duela Jaunac ez ezpataz, ez lançaz salbatzen: ecen harena da guerla, eta arthiquico çaituztete gure escuetara.
48 Beraz Filistandarra abiatu cenean, eta heldu baitzen eta hurbilcen hari Dabidi, Dabid ere ernatu cen eta laster eguin çuen Filistindarraren contra guducatzera.