1 Dabid Sauli minçatzetic guelditu cenean, guerthatu cen Jonathasen bihotza Dabiden bihotzari estecatu cela, eta Jonathasec Dabid maithatu çuen bere burua beçala.
2 Saulec egun hartan hartu çuen Dabid, eta etzuen utzi bere aitaren etchera itzulcera.
3 Bada Dabidec eta Jonathasec batasun eguin çuten elkarrequin, ecen Jonathasec bere burua beçala maite çuen.
4 Hargatic Jonathasec eraunci çuen soinean çuen athorra eta Dabidi eman cioen, eta bere berce soinecoac ere bai, bere ezpata eta arrambelaraino, eta guerrico uhaleraino.
5 Dabid halaber, norat-nahi igor ceçan Saulec, orotara atheratzen cen, eta umoqui cerabilan. Saulec eçarri çuen guerlaco guiçon batzuen buruan, eta ongui ikusia cen populu guciaz, eta guciz Saulen cerbitzariez.
6 Bada, Dabid, Filistindarra hilic bihurcen celaric, emaztequi guciac atheratu ciren Israelgo hiri gucietaric, cantuz eta dançan Saulen bidera, bozcariozco atabalequin eta cistrequin.
7 Eta emaztequiec cantatzen çuten dostatuz eta erranez: Saulec hil ditu mila, eta Dabidec hamar mila.