16 Imolatzen çuenac erraten cioen: Bilgorra egun erre bedi lehenic ohitzaren arabera, eta guero hartuco duçu nahi duçun becembat haragui. Hunec ihardesten cioen: Ez, orai emanen darotaçu, bercela borchaz hartuco dut.
17 Apheçaren semeen bekatua guciz handia cen beraz Jaunaren aitzinean, ceren guiçonac guibelatzen baitzituzten Jaunaren sacrificiotic.
18 Bada, Samuel, mutticottoa cerbitzatzen cen Jaunaren aitzinean, liho-harizco ephodo bat soinean.
19 Eta bere amac eguiten cioen athorra xume bat, ekarcen cioena bestetaco egun berecietan, bere senharrarequin igaiten cenean bestaco bitimaren imolatzera.
20 Helic benedicatu cituen Elcana eta bere emaztea, eta Elcanari erran cioen: Jaunac emaztequi hunen ganic bihur betzatzu haurrac, Jaunari eman dioçun bahiaren cariaz. Guero itzuli ciren beren etchera.
21 Jaunac eguin cioen beraz ikustate Anari, ceina amatu eta erdi baitzen hirur semez eta bi alabaz; eta Samuel haurra handitzen cen Jaunaren aitzinean.
22 Bada, Heli adin handitan cen. Nabaditu cituen bere semeec Israel guciari eguiten ciozcatenac oro, eta nola lo eguiten çuten tabernacleco sarcean beilatzen çuten emaztequiequin.