1 Bada, Dabidec Erramathan den Nayothetic ihes eguin çuen, eta goanic minçatu cen Jonathasen aitzinean: Cer eguin dut? cer da ene gaizquia, eta cer hoben dut çure aitaren alderat, hura ene biciaren ondotic ibilceco?
2 Jonathasec erran cioen: Urrun hortaric, etzare hilen; ecen ene aitac ez du deusere eguinen, ez handiric, ez ttipiric, niri lehenic aiphatu gabe. Ene aitac gauça hori bakarra gorde othe darot bada? ez, ez da holacoric içanen.
3 Eta berriz Dabidi cin eguin cioen. Eta Dabidec erran çuen: Çure aitac segurqui badaqui çure beguien aitzinean gracia aurkitu dudala, eta erran duque: Jonathasec ez beça hori jaquin, atsecabetan jar ez dadiençat. Eta guehiago dena, Jaunaz eta ene arimaz (hala erran deçadan), ni eta heriotzea urhats batec berezten gaitu.
4 Jonathasec ihardetsi cioen: Cernahi erran diçadaçun, eguinen dut çuretzat.
5 Dabidec erran cioen Jonathasi: Huna bihar dela hilabethearen lehena, eta ni, azturaren arabera, erregueren aldean jarcen ohi naiz jateco; utz neçaçu beraz landetan gordetzera hirugarren eguneco arratsa arteo.
6 Eta çure aitac beguiraturic bilhatzen banau, ihardetsico dioçu: Dabidec othoiztu nau utz neçan laster batez goatera Bethlehemgo bere hirira, ceren haren leinutar guciec han baitituzte ospe handitaco sacrificioac.