13 Jaunac Jonathasi hau eguin beço eta hura gainetic. Bainan baldin ene aitaren aihercundeac irauten badu çure contra, helduco dut çure beharria, eta utzico çaitut goatera baquean, eta Jauna bedi çurequin, ene aitarequin içatu den beçala.
14 Bici içaten banaiz, eguin diçadaçu Jaunaren urricalpena; eta baldin hila içaten banaiz,
15 Ez beçaçu ene etchearen gainetic ken çure urricalpena bethi guciraino, Jaunac errotic jauçaraci dituqueenean Dabiden etsai guciac, cein bere aldian lurretic: Jaunac ken beça Jonathas bere etchetic, eta aspercunde athera beça Dabiden etsaietaric.
16 Jonathasec batasun eguin çuen beraz Dabiden etchearequin, eta Jaunac aspercunde atheratu çuen Dabiden etsaietaric.
17 Eta Jonathasec berriz ere cin eguin cioen Dabidi, maite çuelacotz; ecen nola maite baitzuen bere arima, hala maite çuen Dabid.
18 Jonathasec erran cioen: Bihar da hilabethearen lehena, eta bilhatuco çaituztete.
19 Eta çure jarlekua hutsa aguerico da etzi arteo. Jautsico çare beraz çalhuqui, eta ethorrico çare gorde behar çaren toquira lanean haritzea cilhegui den egunean, eta Ecel deitzen den harriaren aldean jarrico çare.