23 Bainan çuc eta nic erran dugun solasaz, Jauna çure eta ene artean içan bedi bethi gucico.
24 Dabid gorde cen beraz landan, eta ethorri cen hilabethearen lehena, eta erregue jarri cen oguiaren jateco.
25 Eta erregue (ohitzaren arabera) jarri cenean bere jarlekuan, ceina baitzen, harrasiaren ondoan, Jonathas xutitu cen, eta Abner jarri cen Saulen sahetsean, eta Dabiden lekua hutsa aguertu cen.
26 Eta Saulec etzuen deusere aiphatu egun hartan; ecen uste içan çuen Dabid, beharbada, lohi guerthatu citaqueela egun hartan, eta xahutugabea.
27 Eta hilabethea hasiz guerozco bigarren egunac arguitu çuenean, berriz ere Dabiden toquia hutsa aguertu cen. Eta Saulec erran cioen Jonathas bere semeari: Certaco Isairen semea ez da ethorri ez atzo, ez egun, jatera?
28 Sauli ihardetsi cioen Jonathasec: Herchatuqui othoiztu nau utz neçan Bethlehemera goatera.
29 Eta erran darot: Utz neçaçu ceren ospe handitaco sacrificio bat hirian bada, ene anaietaric batec deithu nau: orai beraz gracia aurkitu badut çure beguien aitzinean, goanen naiz berehala eta ikusico ditut ene anaiac. Aria hortaz ez da ethorri erregueren mahainera.