26 Eta Saulec etzuen deusere aiphatu egun hartan; ecen uste içan çuen Dabid, beharbada, lohi guerthatu citaqueela egun hartan, eta xahutugabea.
27 Eta hilabethea hasiz guerozco bigarren egunac arguitu çuenean, berriz ere Dabiden toquia hutsa aguertu cen. Eta Saulec erran cioen Jonathas bere semeari: Certaco Isairen semea ez da ethorri ez atzo, ez egun, jatera?
28 Sauli ihardetsi cioen Jonathasec: Herchatuqui othoiztu nau utz neçan Bethlehemera goatera.
29 Eta erran darot: Utz neçaçu ceren ospe handitaco sacrificio bat hirian bada, ene anaietaric batec deithu nau: orai beraz gracia aurkitu badut çure beguien aitzinean, goanen naiz berehala eta ikusico ditut ene anaiac. Aria hortaz ez da ethorri erregueren mahainera.
30 Bada Saul hasarretu cen Jonathasen contra, eta erran cioen: Guiçonari bere lotzen den emaztequiaren semea, ez othe daquit maite ducala Isairen semea hire ahalquetan eta hire ama laidagarriaren ahalquetara?
31 Ecen Isairen semea lurraren gainean bicico den egun oroz, ez haiz segurean içanen ez hi, eta ez hire erreinua ere. Hargatic orai berean igorrac haren bilha, eta erakar darotac, ecic herioaren Seme duc hura.
32 Jonathasec ihardetsi cioen bere aita Sauli: Certaco hilen da? cer eguin du?