35 Eta goiçac arguitu çuenean, Jonathas goan cen landara Dabiden oldearen arabera, eta muthico xume bat hartu çuen berequin.
36 Eta erran cioen bere muthilari: Habil eta ekarzquitzadac nic igorcen ditudan gueciac. Eta muthicoa lasterca goan ondoan, berce gueci bat igorri çuen muthicoa baino urrunago.
37 Hargatic muthicoa goan cen Jonathasec guecia igorri çuen lekura, eta Jonathasec guibeletic oihu eguin cioen muthicoari eta erran: Hara, hanche da guecia hire haindian.
38 Eta Jonathasec muthicoari guibeletic berriz oihu eguin çaroen, cioelaric Higui hadi laster, ez trica. Muthicoac beraz bildu cituen Jonathasen guciac eta ekarri ciozcan bere nausiari;
39 Eta batere etzaquien cer hari cen ecen Jonathasec eta Dabidec bakarric çaquiten gauça.
40 Jonathasec beraz muthicoari eman ciozcan bere harmac eta erran cioen: Habil eta eramanzquic hirira.
41 Eta muthicoa goan ondoan, Dabid atheratu cen bere toquitic, ceina hegoaldera baitzagoen, eta lurrera eroriric, Jonathas adoratu çuen hiruretan; eta bata bercea besarcatzen çutelaric, elkarrequin nigar eguin çuten, Dabidec ordean guehienic.