1 Bada, Dabid ethorri cen Nobera, Aquimelec apheçaren gana. Aquimelec harritu cen Dabiden ethorceaz. Erran çaroen: Nolaz çare bakarric eta nihor gabe çurequin?
2 Aquimelec apheçari ihardetsi çaroen Dabidec: Erreguec eman içan darot manu bat, eta erran darot: Nihorc ez beça jaquin certara igorria çaren nitaz eta nolaco manamenduac eman darozquitzudan ecic-eta ene guiçonac meçutuac ditut halaco eta hulaco lekura.
3 Orai beraz escuan balin baduçu cerbait, borz ogui edo atzematen duçuna, indaçu niri.
4 Eta Dabidi ihardestean, apheçac erran cioen: Ez dut ogui arduracoric escuan, bainan bakarric ogui saindua çure guiçonac xahu dira, bereciqui emaztequietaric?
5 Dabidec ihardetsi cioen apheçari eta erran: Eguiazqui emaztequiez denaz ber, beguiratzen gare atzotic eta herenegundic, atheratu garenetic, eta guiçonen puscac xahu ciren; bada, bide hori lohitua da, bainan egun xahutua içanen da pusquez den becembatean.
6 Apheçac eman cioen beraz ogui sainduetsia; ecic han etzen oguiric, ez bacen bakarric proposicioneco oguiac, Jaunaren aitzinetic aldaratuac içan cirenac, ogui beroen eçarceco.