11 Eta Aquisen cerbitzariec ikusi çutenean Dabid, erran cioten Aquisi: Ez othe da hori Dabid, lurreco erregue? ez othe cioten horri dançatuz cantatzen: Saulec hil ditu mila, eta Dabidec hamar mila?
12 Bada, solas horiec bihotzera sarthu citzaizcon Dabidi, eta hainitz beldurtu cen Aquisez, Jetheco erreguez.
13 Eta bere beguithartea noratbait itzulicatu çuen hequien aitzinean; erorcen cen hequien escuetara, andarca jotzen cituen athearen sahetsac, eta heldorra çarioen biçarrera.
14 Eta Aquisec erran cioten bere cerbitzariei: Ikusten duçue guiçon hori çoroa dela; certaco erakarri duçue ene aitzinera?
15 Ala escas ditugu erhoac, hori sarrarazteco, ene aitzinean erhoqueria eguitera? hori sarthu behar da ene etchean?