12 Bada, solas horiec bihotzera sarthu citzaizcon Dabidi, eta hainitz beldurtu cen Aquisez, Jetheco erreguez.
13 Eta bere beguithartea noratbait itzulicatu çuen hequien aitzinean; erorcen cen hequien escuetara, andarca jotzen cituen athearen sahetsac, eta heldorra çarioen biçarrera.
14 Eta Aquisec erran cioten bere cerbitzariei: Ikusten duçue guiçon hori çoroa dela; certaco erakarri duçue ene aitzinera?
15 Ala escas ditugu erhoac, hori sarrarazteco, ene aitzinean erhoqueria eguitera? hori sarthu behar da ene etchean?