4 Eta Dabidi ihardestean, apheçac erran cioen: Ez dut ogui arduracoric escuan, bainan bakarric ogui saindua çure guiçonac xahu dira, bereciqui emaztequietaric?
5 Dabidec ihardetsi cioen apheçari eta erran: Eguiazqui emaztequiez denaz ber, beguiratzen gare atzotic eta herenegundic, atheratu garenetic, eta guiçonen puscac xahu ciren; bada, bide hori lohitua da, bainan egun xahutua içanen da pusquez den becembatean.
6 Apheçac eman cioen beraz ogui sainduetsia; ecic han etzen oguiric, ez bacen bakarric proposicioneco oguiac, Jaunaren aitzinetic aldaratuac içan cirenac, ogui beroen eçarceco.
7 Bada, egun hartan han bacen Jaunaren tabernaclean guiçon bat, Saulen muthiletaric; haren icena cen Doeg Idumearra, arçainen buruçaguia.
8 Eta Dabidec Aquimelequi erran cioen: Balin bacindu hor çure escupean lança edo ezpata bat? ceren ene ezpata eta harmac ez ditut enequin ekarri, alabainan erregueren manuac premia çuen.
9 Apheçac ihardetsi cioen: Tirrimintineco haranean hil cinduen Filistindar Goliathen ezpata huna non dela; capa batean inguratua da ephodoaren guibelean; hau nahi baduçu hartu, har çaçu hemen ez da alabainan hortaz berceric. Eta Dabidec erran çuen: Ez da berce bat hori beçalacoric, indaçu hori.
10 Dabid jaiqui cen beraz, eta egun hartan ihes eguin çuen Saulen beguiei, eta goan cen Aquis, Jetheco erregueren gana.