8 Eta Dabidec Aquimelequi erran cioen: Balin bacindu hor çure escupean lança edo ezpata bat? ceren ene ezpata eta harmac ez ditut enequin ekarri, alabainan erregueren manuac premia çuen.
9 Apheçac ihardetsi cioen: Tirrimintineco haranean hil cinduen Filistindar Goliathen ezpata huna non dela; capa batean inguratua da ephodoaren guibelean; hau nahi baduçu hartu, har çaçu hemen ez da alabainan hortaz berceric. Eta Dabidec erran çuen: Ez da berce bat hori beçalacoric, indaçu hori.
10 Dabid jaiqui cen beraz, eta egun hartan ihes eguin çuen Saulen beguiei, eta goan cen Aquis, Jetheco erregueren gana.
11 Eta Aquisen cerbitzariec ikusi çutenean Dabid, erran cioten Aquisi: Ez othe da hori Dabid, lurreco erregue? ez othe cioten horri dançatuz cantatzen: Saulec hil ditu mila, eta Dabidec hamar mila?
12 Bada, solas horiec bihotzera sarthu citzaizcon Dabidi, eta hainitz beldurtu cen Aquisez, Jetheco erreguez.
13 Eta bere beguithartea noratbait itzulicatu çuen hequien aitzinean; erorcen cen hequien escuetara, andarca jotzen cituen athearen sahetsac, eta heldorra çarioen biçarrera.
14 Eta Aquisec erran cioten bere cerbitzariei: Ikusten duçue guiçon hori çoroa dela; certaco erakarri duçue ene aitzinera?