14 Bada Dabid egoten cen mortuan toqui hazcarrenetan, eta egotu cen Cipheco mortuco mendian, mendi oihansuan. Saul halere bethi haren ondoan çabilan, bainan Jaunac etzioen escuetarat eman.
15 Eta Dabidec ikusi çuen Saul atheratu cela haren bicia beharrez. Bada Dabid Cipheco mortuan çagoen, oihan-pean.
16 Jonathas, Saulen semea, jaiqui cen; goan cen Dabiden gana oihanera, hazcartu çuen haren bihotza Jaincoa baithan, eta erran cioen:
17 Ez içan beldurric, ecen ene aita Saulen escua ez da çure gainera helduco; erreguinaturen çare Israelen gainean, eta ni bigarren içanen naiz çure ondotic; eta ene aita Saulec berac badaqui hori.
18 Batasun eguin çuten beraz biec elkarrequin Jaunaren aitzinean. Dabid guelditu cen oihanean eta Jonathas itzuli cen bere etchera.
19 Ciphtarrac igan ciren bada Saulen gana Gabaara, eta erran cioten: Ez othe daquiçu Dabid gordeca dagoela gure toquian oihaneco leku segurenetan, Haquilaco munhoan, ceina baita mortuco escuin-aldean?
20 Orai beraz çure bihotzac jausteco lehia içatu duen beçala, jauts çaiteci; ordean hura erregueren escuetara ematea gure eguitecoa da.