20 Orai beraz çure bihotzac jausteco lehia içatu duen beçala, jauts çaiteci; ordean hura erregueren escuetara ematea gure eguitecoa da.
21 Eta Saulec ihardetsi çuen: Jaunac benedica betzazte, ceren urricaldu çareten ene çorigaitzari.
22 Çoazte beraz, othoi; ardura handienarequin ibil çaitezte urhats hortan, artharequin bilha çaizte, eta beguiz har çaçu hura dabilan toquia, edo hean norc ikusi duqueen han; ecen ustea badu, nic amarrurequin celatac hedatzen diozcadala.
23 Ikus eta beguizta çatzue haren gordegailu guciac, ceinetan gordetzen baita; ene gana bihur çaizte berri segurequin, goan nadiençat çuequin; eta luphean sarthua balitz ere, bilhatuco dut hura Judaco çoko gucietan.
24 Eta Ciphtarrac jaiquiric, beren toquira goan ciren Saulen aitzinean. Bada Dabid eta bere guiçonac ciren Maongo mortuan, celhaietan Jesimongo escuinalderat.
25 Saul goan cen beraz bere lagunequin haren bilhatzera; berri hori ekarria içan citzaioen Dabidi, eta berehala jautsi cen guerendara, eta Maongo mortuan çagoen. Saulec aditu çuenean hori, Dabidi jarraiqui cen Maongo mortura.
26 Saul çabilan mendi-macelan alde batetaric, eta Dabid eta bere guiçonac ciren mendi-macelan berce aldetic. Bada Dabidec etsitzen çuen Saulen beguitharteari itzurcea, ceren Saulec bere guiçonequin inguratzen baitzituen Dabid eta bere lagunac ustei batec beçala.