4 Dabidec berriz consultatu çuen beraz Jauna. Jaunac ihardetsi cioen: Jaiqui çaite eta çoaci Ceilara, ecen nic eçarrico ditut Filistindarrac çure escuan.
5 Dabid bere guiçonequin goan cen beraz Ceilara, guducatu cituen Filistindarrac, hartu ciozcaten beren aciendac, eta sarrasqui gaitzaz jo cituen; eta beguiratu cituen Ceilarrac.
6 Bada Abiathar, Aquimelequen semea, ihes cihoanean Dabiden gana Ceilara, jautsi içan cen ephodoa berequin iduquiz.
7 Bada Sauli berria ekarria içan citzaioen Dabid Ceilara ethorri cela; eta Saulec erran çuen: Jaincoac ene escuetara arthiqui du, eta hersia da sarthu denaz gueroztic atheac eta gakoac dituen hiri batean.
8 Eta Saulec populu guciari manu eman cioen gudura jauts çadien Ceilara, eta sethia cetzan Dabid eta haren lagunac.
9 Dabidec jaquin çuenean Saul ixilca hari cela haren galceco bideen aphaincen, erran cioen Abiathar apheçari: Jaunçaçu ephodoa.
10 Eta Dabidec erran çuen: Israelgo Jainco Jauna, çure cerbitzariac aditu du Saul Ceilara ethorceco xuxencen hari dela, ene gatic hiriaren xahutzeco xedetan.