5 Dabid bere guiçonequin goan cen beraz Ceilara, guducatu cituen Filistindarrac, hartu ciozcaten beren aciendac, eta sarrasqui gaitzaz jo cituen; eta beguiratu cituen Ceilarrac.
6 Bada Abiathar, Aquimelequen semea, ihes cihoanean Dabiden gana Ceilara, jautsi içan cen ephodoa berequin iduquiz.
7 Bada Sauli berria ekarria içan citzaioen Dabid Ceilara ethorri cela; eta Saulec erran çuen: Jaincoac ene escuetara arthiqui du, eta hersia da sarthu denaz gueroztic atheac eta gakoac dituen hiri batean.
8 Eta Saulec populu guciari manu eman cioen gudura jauts çadien Ceilara, eta sethia cetzan Dabid eta haren lagunac.
9 Dabidec jaquin çuenean Saul ixilca hari cela haren galceco bideen aphaincen, erran cioen Abiathar apheçari: Jaunçaçu ephodoa.
10 Eta Dabidec erran çuen: Israelgo Jainco Jauna, çure cerbitzariac aditu du Saul Ceilara ethorceco xuxencen hari dela, ene gatic hiriaren xahutzeco xedetan.
11 Ceilarrec haren escuetara arthiquico othe naute? eta Saul ethorrico othe da, çure cerbitzariac aditu duen beçala? Israelgo Jainco Jauna, argui çaçu çure cerbitzaria. Jaunac ihardetsi çuen: Saul ethorrico da.