1 Dabid handic igan cen beraz eta egotu cen Engadico lekuric segurenetan.
2 Saul bihurtu cenean, Filistindarren ondotic içanic, berria ekarri cioten, ciotelaric: Hara Dabid Engadico mortuan dela.
3 Saulec harturic beraz hirur mila guiçon Israel gucian hautatuac, goan cen Dabiden eta haren lagunen bilhatzera, nahiz harcadi gaitzenetan, basahuncençat baicic ibilquiçun ez direnetan.
4 Eta ethorri cen bidean kausitzen diren ardi-hespil batzuetara: eta han bacen cilhoca bat, ceinetan Saul sarthu baitzen bere eguin-beharretara. Bada Dabid eta bere lagunac cilho haren barnean gordeac çauden.
5 Eta Dabidi erran cioten bere cerbitzariec: Huna egun hura, ceinetaz Jaunac erran içan baitarotzu: Çure etsaia çure escuetara emanen dut eguin dioçoçunçat atseguin duqueçuna. Dabid jaiqui cen beraz, eta ixilic ebaqui çuen Saulen capaco hegala.