2 Saul bihurtu cenean, Filistindarren ondotic içanic, berria ekarri cioten, ciotelaric: Hara Dabid Engadico mortuan dela.
3 Saulec harturic beraz hirur mila guiçon Israel gucian hautatuac, goan cen Dabiden eta haren lagunen bilhatzera, nahiz harcadi gaitzenetan, basahuncençat baicic ibilquiçun ez direnetan.
4 Eta ethorri cen bidean kausitzen diren ardi-hespil batzuetara: eta han bacen cilhoca bat, ceinetan Saul sarthu baitzen bere eguin-beharretara. Bada Dabid eta bere lagunac cilho haren barnean gordeac çauden.
5 Eta Dabidi erran cioten bere cerbitzariec: Huna egun hura, ceinetaz Jaunac erran içan baitarotzu: Çure etsaia çure escuetara emanen dut eguin dioçoçunçat atseguin duqueçuna. Dabid jaiqui cen beraz, eta ixilic ebaqui çuen Saulen capaco hegala.
6 Guero Dabidi bere baithan urriquitu citzaioen ceren moztu çuen Saulen capaco hegala.
7 Eta erran cioeten bere lagunei: Jaunac beguira neçala eguitetic ene nausiari, Jaunaren cristori horrelacoric, eçarcetic hunen gainean ene escua, ceren Jaunaren cristo baita.
8 Dabidec bere solasez hautsi cituen bere guiçonac eta etzituen utzi Saulen gainera alchatzera. Bada Saul cilhocatic atheraturic bacihoan abiatu bidean.