7 Eta erran cioeten bere lagunei: Jaunac beguira neçala eguitetic ene nausiari, Jaunaren cristori horrelacoric, eçarcetic hunen gainean ene escua, ceren Jaunaren cristo baita.
8 Dabidec bere solasez hautsi cituen bere guiçonac eta etzituen utzi Saulen gainera alchatzera. Bada Saul cilhocatic atheraturic bacihoan abiatu bidean.
9 Eta Dabid ere jaiqui cen, eta cilhotic ilkiric, Sauli guibeletic oihu eguin cioen, cioelaric: Jauna, ene erreguea. Saulec guibelerat beguiratu çuen; eta Dabidec, lurreraino makurtuz, adoratu çuen,
10 Eta Sauli erran cioen: Certaco ençuten ditutzu guiçonac erraten darotzutenac: Dabid çuri gaizquia eguin beharrez dabila?
11 Huna non egun çure beguiz ikusi duçun Jaunac ene escuetara eman çaituela harpean; eta çure hilcea gogoratu çait; bainan guphidetsi çaitu ene beguiac; ecic erran dut: Ez dut escua hedatuco ene nausiaren gainera, ceren Jaunaren cristo baita.
12 Eta hobequi, ene aita, ikusaçu eta eçagutaçu çure caparen izquina ene escuan; ecic mozten nuenean çure capaco hegala, ez dut nahi içan ene escua çure gainera hedatu. Beguira çaçu eta ikus etzela ene baithan ez gaizquia, ez tzarqueria, ez-eta çure alderaco bekatua; çuc ordean ene biciari celatac hedatzen diozcatzu, hura niri kendu nahiz.
13 Jaunac juia beça çure eta ene artean, eta Jaunac asper beneça çu ganic; bainan ene escua ez bedi çure gainean içan.