1 Bada, hil içan cen Samuel, eta Israel gucia bildu içan cen, eta deithoratu çuen eta ehorci bore etchean Erramathan. Eta Dabid jaiquiric jautsi içan cen Pharango mortura.
2 Bada, guiçon bat bacen Maongo mortuan, eta haren ontasuna Carmelen cen. Guiçon hura aberats handi cen; bacituen hirur mila ardi eta mila ahunz; eta guerthatu cen haren arthaldea mozten hari cela Carmelen.
3 Bada, guiçon haren icena cen Nabal, eta haren emaztearena Abigail; eta emaztequi hura cen guciz umoa eta ederra: haren guiçona, berriz, cen gogorra, guciz gaixtoa eta malçurra; bada, Caleben odoleticacoa cen.
4 Dabidec mortuan aditu çuenean beraz Nabalec bere arthaldea mozten çuela,