12 Hargatic Dabiden muthilac itzuli ciren beren bideaz eta bihurturic ethorri ciren, eta Dabidi ekarri ciozcaten Nabalec erran solas guciac.
13 Orduan Dabidec erran cioten bere muthilei: Ceinec bere ezpata eçar beça guerrian. Eta batbederac eçarri çuen bore ezpata guerrian, eta Dabidec ere berea guerrian eman çuen, lau ehun guiçonen heina jarraiqui cen Dabidi, eta berrehun guelditu ciren pusquen çain.
14 Bada, Abigaili, Nabalen emazteari, berria ekarri cioen bere muthilearic batec, cioelaric: Huna non Dabidec mortutic mandatariac igorri dituen, gure nausiari goraincien ematera, eta gaizqui hartu ditu.
15 Guiçon horiec behar beçain onac içatu dira guretzat, eta ez bidegabe-eguile; eta mortuan horiequin bici içatu garen gucian, ez da deusere galdu:
16 Harrasi bat beçala ciren guretzat hala gabaz nola egunaz, horien baithan arthaldeac alhatu ditugun gucian.
17 Horren gatic beguira eta buruan erabil çaçu cer eguinen duçun, ceren çure guiçonaren eta çure etchearen contraco aiherra gain gainera heldua da; eta bere Belialen seme bat da, halai non nihor ez baitaquioque minça.
18 Abigail higuitu cen beraz; hartu cituen berrehun ogui, bi çahagui arno, borz ahari erre, borz sato garagar xigortu, ehun floca mahats merlatu, eta ehun çare pico merlatu, eta eçarri cituen asto gainetan.