16 Harrasi bat beçala ciren guretzat hala gabaz nola egunaz, horien baithan arthaldeac alhatu ditugun gucian.
17 Horren gatic beguira eta buruan erabil çaçu cer eguinen duçun, ceren çure guiçonaren eta çure etchearen contraco aiherra gain gainera heldua da; eta bere Belialen seme bat da, halai non nihor ez baitaquioque minça.
18 Abigail higuitu cen beraz; hartu cituen berrehun ogui, bi çahagui arno, borz ahari erre, borz sato garagar xigortu, ehun floca mahats merlatu, eta ehun çare pico merlatu, eta eçarri cituen asto gainetan.
19 Eta erran cioten bere muthilei: Çoazte ene aitzinean; huna non jarraiquico natzaitzuen guibeletic; bainan etzioen deusere aiphatu Nabal bere senharrari.
20 Asto baten gainera igan cenean beraz, eta mendi beherera jausten celaric, Dabid eta bere guiçonac jausten ciren haren bidera; Abigailec laster eguin cioten aitzinera.
21 Eta Dabidec erran çuen: Eguiazqui alferretan beguiratu ditut mortuan guiçon horrenac ciren guciac, eta horren içate gucietaric ez da deusere galdu; eta niri onguiarençat gaizquia bihurtu darot.
22 Jaincoac Dabiden etsaiei hau eguin beçote eta hori gainetic, horrenac diren gucietaric harrasiari guernua ixurcen dioen bat uzten badut bihar goiça artean.