19 Eta erran cioten bere muthilei: Çoazte ene aitzinean; huna non jarraiquico natzaitzuen guibeletic; bainan etzioen deusere aiphatu Nabal bere senharrari.
20 Asto baten gainera igan cenean beraz, eta mendi beherera jausten celaric, Dabid eta bere guiçonac jausten ciren haren bidera; Abigailec laster eguin cioten aitzinera.
21 Eta Dabidec erran çuen: Eguiazqui alferretan beguiratu ditut mortuan guiçon horrenac ciren guciac, eta horren içate gucietaric ez da deusere galdu; eta niri onguiarençat gaizquia bihurtu darot.
22 Jaincoac Dabiden etsaiei hau eguin beçote eta hori gainetic, horrenac diren gucietaric harrasiari guernua ixurcen dioen bat uzten badut bihar goiça artean.
23 Bada Abigailec ikusi çuenean Dabid, berehala jautsi bere astotic: Dabiden aitzinean bere burua arthiqui çuen ahuspez, eta adoratu çuen lurretic.
24 Eta erori cen haren oinetara, eta erran cioen: Gaizqui hori, ene jauna, içan bedi ene gainean; çure nescatoa, othoi, minça bedi çure beharrietara, eta ençun çatzu çure sehiaren solasac.
25 Ene erregue jaunac ez beça, othoi, erorraraz bere bihotzeco gaitzidura Nabal tzar horren gainera; ceren, bere icenaren arabera, çoroa baita, eta çorotasuna da horrequin; bainan nic, çure nescatoac, ez ditut, ene jauna, ikusi çure muthil igorri ditutzunac.