1 Erregueac 25:25-31 BHNT

25 Ene erregue jaunac ez beça, othoi, erorraraz bere bihotzeco gaitzidura Nabal tzar horren gainera; ceren, bere icenaren arabera, çoroa baita, eta çorotasuna da horrequin; bainan nic, çure nescatoac, ez ditut, ene jauna, ikusi çure muthil igorri ditutzunac.

26 Orai beraz, ene jauna, bici bedi Jauna, eta bici bedi çure arima, ecic Jaunac etzaitu utzi odolean sarcera, eta beguiratu darotzu escua. Eta orai Nabal beçala eguin beitez çure etsaiac, eta ene jaunari gaizquia bilhatzen diotenac.

27 Horren gatic onhets çaçu çure nescatoac bere jaunari ekarri dioen ongui-ethorri hau, eta emoçuete, çuri, ene jaunari jarraiquitzen diren muthilei.

28 Barka çaçu çure nescatoaren hobena; ecic Jaunac çuri, ene jaunari alchatuco dio iraupenezco etche bat, ceren Jaunaren guduac guducatu baititutzu, ene jauna; gaizquia beraz ez bedi çu baithan kausi çure bicitzeco egun orotan.

29 Ecen baldin norbait alchatzen bada çure contra, çure arima beharrez, ene Jaunaren arima beguiratua içanen da bicidunen molçoan beçala, çure Jainco Jauna baithan; bada çure etsaien arima birundaca erabilico da, habalaren oldarrean eta inguraldietan beçala.

30 Noiz-ere beraz Jaunac eguin baitaquizquetzu çuri, ene jaunari, çuretzat erran içan dituen ongui guciac, eta buruçagui eçarri çaituqueenean Israelen gainean,

31 Hau ez da çuretzat içanen urriquibidetan, ez-eta ene jaunarençat bihotzeco beharduretan, ixuri duelacoan hobenic ez duenaren odola, edo cerorrec çure burua aspertu duçulacoan; eta noicere Jaunac onguiz gaindituco baitu ene jauna, orhoituco çare orduan çure nescatoaz.