31 Hau ez da çuretzat içanen urriquibidetan, ez-eta ene jaunarençat bihotzeco beharduretan, ixuri duelacoan hobenic ez duenaren odola, edo cerorrec çure burua aspertu duçulacoan; eta noicere Jaunac onguiz gaindituco baitu ene jauna, orhoituco çare orduan çure nescatoaz.
32 Dabidec Abigaili ihardetsi cioen: Benedica bedi Israelgo Jainco Jauna, egun ene bidera igorri çaituena, eta benedica bedi çure ahoco bitza;
33 Benedicatua içan beçaiteci çu, egun odolera goatetic, eta ene burua en escuz aspercetic beguiratu nauçuna.
34 Bercela, ala Israelgo Jainco Jauna! ni çuri gaitz eguitetic beguiratu nauena, baldin ez bacine laster ene bidera ethorri, etzen bihar goiça arguitu arte huntan harrasiari guernua ixurcen duenic gueldituco Nabalen etchean.
35 Dabidec hartu cituen beraz Abigailen escutic harec ekarri içan ciozcanac oro, eta erran cioen: Çoaz baquean çure etcherat; huna non ençun dudan çure hitza, eta onhetsi çure beguithartea.
36 Bada, Abigail itzuli cen Nabalen gana: eta hara barazcari handi bat çuela etchean, iduri erregue-barazcari bat, eta Nabalen bihotza harro cen, ecen bera hordi-handi çagoen. Abigailec etzioen ez guti ez asqui deusere aiphatu biharamun goiça arteo.
37 Bainan arguitzeco, Nabalec bere arnoa cebatu çuenean, bere emazteac erran ciozcan oro, eta Nabalen bihotza barnean hil cen eta eguin harri bat beçala.