5 Igorri cituen hamar guiçon-gazte, eta erran cioten: Carmelera igan çaizte, çoazte Nabalen gana, eta ene icenean agur eguinen dioçue baquezco solasequin.
6 Eta erranen dioçue: Baquea ene anaiei eta çuri, eta baquea çure etchean; çure içate guciari baquea.
7 Aditu dut çure arçain, mortuan gurequin cirenac, mozten hari direla: ez diotegu behinere bidegaberic ekarri, eta nihoiz etzaiote arthaldetic bururic escastu, gurequin Carmelen egotu içan diren gucian.
8 Galda çoçute çure muthilei, eta erranen darotzute. Orai beraz çure cerbitzariec gracia aurki beçate çure beguietan; ecen egun onean ethorcen gare; escura heldu çaitzuna emoçute çure cerbitzariei eta çure seme Dabidi.
9 Dabiden muthilac heldu içan cirenean, solas horiec oro erran ciozcaten Nabali Dabiden icenean, eta ixildu ciren.
10 Bainan Nabalec ihardetsi cioten: Nor da Dabid? eta nor da Isairen semea? egungo egunean bazterrac bethe dira beren nausien ihes dabilçan sehiz.
11 Hartu behar othe ditut beraz ene oguiac, ene urac eta ardi-moztaileençat hil ditudan acienden haraguiac, eta eman nongoac diren ez daquidan guiçon batzuei?