6 Eta erranen dioçue: Baquea ene anaiei eta çuri, eta baquea çure etchean; çure içate guciari baquea.
7 Aditu dut çure arçain, mortuan gurequin cirenac, mozten hari direla: ez diotegu behinere bidegaberic ekarri, eta nihoiz etzaiote arthaldetic bururic escastu, gurequin Carmelen egotu içan diren gucian.
8 Galda çoçute çure muthilei, eta erranen darotzute. Orai beraz çure cerbitzariec gracia aurki beçate çure beguietan; ecen egun onean ethorcen gare; escura heldu çaitzuna emoçute çure cerbitzariei eta çure seme Dabidi.
9 Dabiden muthilac heldu içan cirenean, solas horiec oro erran ciozcaten Nabali Dabiden icenean, eta ixildu ciren.
10 Bainan Nabalec ihardetsi cioten: Nor da Dabid? eta nor da Isairen semea? egungo egunean bazterrac bethe dira beren nausien ihes dabilçan sehiz.
11 Hartu behar othe ditut beraz ene oguiac, ene urac eta ardi-moztaileençat hil ditudan acienden haraguiac, eta eman nongoac diren ez daquidan guiçon batzuei?
12 Hargatic Dabiden muthilac itzuli ciren beren bideaz eta bihurturic ethorri ciren, eta Dabidi ekarri ciozcaten Nabalec erran solas guciac.