8 Galda çoçute çure muthilei, eta erranen darotzute. Orai beraz çure cerbitzariec gracia aurki beçate çure beguietan; ecen egun onean ethorcen gare; escura heldu çaitzuna emoçute çure cerbitzariei eta çure seme Dabidi.
9 Dabiden muthilac heldu içan cirenean, solas horiec oro erran ciozcaten Nabali Dabiden icenean, eta ixildu ciren.
10 Bainan Nabalec ihardetsi cioten: Nor da Dabid? eta nor da Isairen semea? egungo egunean bazterrac bethe dira beren nausien ihes dabilçan sehiz.
11 Hartu behar othe ditut beraz ene oguiac, ene urac eta ardi-moztaileençat hil ditudan acienden haraguiac, eta eman nongoac diren ez daquidan guiçon batzuei?
12 Hargatic Dabiden muthilac itzuli ciren beren bideaz eta bihurturic ethorri ciren, eta Dabidi ekarri ciozcaten Nabalec erran solas guciac.
13 Orduan Dabidec erran cioten bere muthilei: Ceinec bere ezpata eçar beça guerrian. Eta batbederac eçarri çuen bore ezpata guerrian, eta Dabidec ere berea guerrian eman çuen, lau ehun guiçonen heina jarraiqui cen Dabidi, eta berrehun guelditu ciren pusquen çain.
14 Bada, Abigaili, Nabalen emazteari, berria ekarri cioen bere muthilearic batec, cioelaric: Huna non Dabidec mortutic mandatariac igorri dituen, gure nausiari goraincien ematera, eta gaizqui hartu ditu.