1 Eta Ciphtarrac Saulen gana ethorri. ciren Gabaara, ciotelaric: Huna Dabid gordea dela Haquilaco munhoan, ceina baita mortuaren parrean.
2 Eta Saul jaiqui cen eta jautsi Cipheco mortura, eta harequin hirur mila guiçon Israelgo hautetaric, Dabiden bilhatzeco Cipheco mortuan.
3 Eta Saul campatu cen Haquilaco Gabaan, ceina baita mortuaren parrean, bidearen gainean. Bada, Dabid mortuan egoten cen. Eta ikusiric Saul haren ondoan ethorri cela mortura,
4 Bidali cituen ikusquetariac, eta jaquin çuen arras segurqui ethorria cela.
5 Eta Dabid ixilic jaiqui cen eta Saul cen toquira ethorri. Ikusi cituenean non lo eguiten çuten Saulec eta Abnerrec, Nerren semeac, erregueren armadaco buruçaguiac, eta Saul lo bere olhan, eta gaineraco jende xehea haren inguruan,
6 Dabidec erran cioten Aquimelec Hethearrari, eta Abisairi, Sarbiaren seme, Joaben anaiari: Nor jautsico da enequin Saulen campetara? Abisaic ihardetsi çuen: Ni jautsico naiz çurequin.
7 Dabid eta Abisai goan ciren beraz gabaz populura, eta atzeman çuten Saul etzana eta lo bere olhan, eta haren lança lurrean landatua haren buruco aldetic; Abner, berriz, eta populua lo erregueren inguruan.