12 Dabidec eraman cituen beraz lança eta ur edateco uncia, Saulen buruaren ondoan cena, eta goan ciren: eta nihor etzen içan ikusi eta aditu cituenic, eta iratzarri cenic, ceren Jaunaganicaco lo bat hequien gainera erori baitzen.
13 Eta Dabid berce aldera iraganic, guelditu ondoan urrunetic mendi-bizcar batean, eta compasu handi bat hequien artean içan cenean,
14 Dabidec oihu eguin cioten populuari, eta Nerren seme Abnerri, cioelaric: Abner, ez othe duçu ihardetsico? Eta Abnerrec ihardetsi çuen: Nor haiz hi, oihuca hari haicena eta erregueren asaldatzen?
15 Eta Dabidec Abnerri erran cioen: Ez othe çare guiçona? eta nor da çure iduricoric Israelen? Certaco beraz ez duçu çaindu çure erregue jauna? Ecen ostetic norbait sarthu da çure erregue jaunaren hilcera.
16 Ez da onsa, çuc eguin duçuna. Ala Jauna! çuen jauna, Jaunaren cristo beguiratu ez duçuenac, herioaren seme çarete. Ikusaçu beraz orai non den erregueren lança, eta non den haren buruaren ondoan cen ur-uncia.
17 Saulec, bada, eçagutu çuen Dabiden minçoa, eta erran çuen: Minço hori ez othe da çurea, ene seme Dabid? Dabidec ihardetsi cioen: Ene minçoa da, oi ene erregue jauna.
18 Eta erran çuen oraino: Certaco ene jauna dabila bere cerbitzariaren ondotic? Cer eguin dut? edo cer gaizqui da ene baithan?