1 Eta Dabidec eguin çuen bere gogoan: Egun bat edo berce erorico naiz Saulen escuetara. Ez othe da hobe ihes nohan eta itzur nadien Filistindarren lurrera, Saulec etsia har deçançat, eta utz deçan ene bilhatzea Israelgo bazter orotan? Ihes eguinen diot beraz haren escuari.
2 Eta Dabid jaiqui cen, eta goan cen bera, eta sei ehun guiçon harequin, Aquis, Maoquen seme Jethen erregue cenaren gana.
3 Eta Dabid Aquisequin Jethen egotu cen, bera eta bere guiçonac; guiçon bakotcha eta bere etchea; Dabid eta bere bi emazteac, Aquinoam Jezraheldarra, eta Abigail Nabal Carmelecoaren emaztea.
4 Sauli berria ekarri cioten Dabidec Jethera çuela ihes eguin, eta etzen guehiago haren ondoan ibili.
5 Bada, Aquisi erran cioen Dabidec: Gracia aurkitu badut çure beguietan, leku bat emana içan bequit bazterralde huntaco hirietaric batean, han eguin deçadan ene egoitza; ecic certaco çure cerbitzaria çurequin egonen da erregue-hirian?
6 Horren gatic Aquisec egun hartan eman cioen Siceleg, eta aria hortaz Siceleg eguina içan da Judaco erreinuco egungo eguna artean.
7 Bada, Dabid Filistindarren lurrean egotu içan cen egun guciac heldu içan ciren lau hilabethetara.