2 Eta Dabid jaiqui cen, eta goan cen bera, eta sei ehun guiçon harequin, Aquis, Maoquen seme Jethen erregue cenaren gana.
3 Eta Dabid Aquisequin Jethen egotu cen, bera eta bere guiçonac; guiçon bakotcha eta bere etchea; Dabid eta bere bi emazteac, Aquinoam Jezraheldarra, eta Abigail Nabal Carmelecoaren emaztea.
4 Sauli berria ekarri cioten Dabidec Jethera çuela ihes eguin, eta etzen guehiago haren ondoan ibili.
5 Bada, Aquisi erran cioen Dabidec: Gracia aurkitu badut çure beguietan, leku bat emana içan bequit bazterralde huntaco hirietaric batean, han eguin deçadan ene egoitza; ecic certaco çure cerbitzaria çurequin egonen da erregue-hirian?
6 Horren gatic Aquisec egun hartan eman cioen Siceleg, eta aria hortaz Siceleg eguina içan da Judaco erreinuco egungo eguna artean.
7 Bada, Dabid Filistindarren lurrean egotu içan cen egun guciac heldu içan ciren lau hilabethetara.
8 Eta Dabid igan cen, eta haren guiçonac ere bai, eta harrapaquinac eguiten cituzten Jesuritic, eta Jercitic, eta Amalectarretaric; ecen herri hequietaco egoiliarrac ciren, behiala Surretic Eguiptoco lurrera helcen cirenac.