6 Horren gatic Aquisec egun hartan eman cioen Siceleg, eta aria hortaz Siceleg eguina içan da Judaco erreinuco egungo eguna artean.
7 Bada, Dabid Filistindarren lurrean egotu içan cen egun guciac heldu içan ciren lau hilabethetara.
8 Eta Dabid igan cen, eta haren guiçonac ere bai, eta harrapaquinac eguiten cituzten Jesuritic, eta Jercitic, eta Amalectarretaric; ecen herri hequietaco egoiliarrac ciren, behiala Surretic Eguiptoco lurrera helcen cirenac.
9 Eta Dabidec lur hura gucia jotzen çuen, eta etzuen ez guiçonic, ez emaztequiric biciric uztea; eta harturic ardiac, idiac, astoac, cameluac eta soinecoac, itzulcen cen eta Aquisen gana ethorcen.
10 Bada, Aquisec erraten cioen: Noren gainera eguin duçu oraicoan? Dabidec ihardesten çuen: Judaco hegoaldera, eta Jerameelgo hegoaldera, eta Cenico hegoaldera.
11 Dabidec ez guiçon bat, ez emaztequi bat etzuen biciric uzten, ez-eta Jethera erakarcen, erranez: Beldur içateco litaque gure contra minça litecen. Hola haritu cen Dabid, eta hori içan cen haren leguea Filistin-herrian egotu ceno.
12 Aquisec sinheste hartu çuen beraz Dabid baithan, cioelaric: Bidegabe handiac eguin diozca bere populu Israeli: içanen da beraz enetzat bethico cerbitzari.