21 Orduan emaztequi hura hurbildu citzaioen Sauli (ecic Saul hainitz nahasia cen), eta erran cioen: Huna çure nescatoa jautsi da çure erranera, ene bicia menturan eçarri dut, eta ençun ditut erran daroztatzun solasac.
22 Orai beraz çuc ere adi çaçu çure nescatoaren hitza, ogui-ahamen bat eçarrico dut çure aitzinean, janez indar har deçaçun eta bidea eguin ahal deçaçun.
23 Saulec etzuen nahi içan, eta erran çuen: Ez dut janen. Bainan bere cerbitzariec eta emaztequiac borchatu çuten; eta azquenecotz, hequien erranac ençunic, xutitu cen lurretic eta jarri ohearen gainean.
24 Bada emaztequi harec alhaco aratche bat etchean baçuen, eta higuitu cen, eta hil çuen hura; eta irina harturic orhatu çuen, eta erre cituen airisac,
25 Eta eçarri cituen Saulen eta haren cerbitzarien aitzinean. Jan çutenean, xutitu ciren, eta gau hura gucia bidean ibili ciren.