3 Bada, Samuel hil içan cen, eta Israel guciac deithoratu çuen, eta ehorci çuten Erramathan, bere hirian. Eta Saulec bere lurretic egotzi cituen gaizquinac eta aztiac.
4 Filistindarrac bildu ciren, eta ethorri, eta campatu ciren Sunamen. Saulec ere bildu çuen Israel gucia, eta Jelboera ethorri cen.
5 Saulec ikusi cituen Filistindarren campac, icitu cen eta haren bihotza ikaratu cen hainitz.
6 Consultatu çuen Jauna, ceinac ez baitzioen ihardetsi ez ametsez, ez aphecez, ez-etare profetez.
7 Eta Saulec erran cioten bere cerbitzariei: Pithona duen emaztequi bat bilha darotaçue, eta goanen naiz haren gana, eta haren bidez errequei eguinen dut. Eta bere cerbitzariec ihardetsi cioten: Pithona duen emaztequi bat bada Endorren.
8 Aldatu cituen beraz bere soinecoac, eta berceen soinecoac jaunci cituen, eta goan cen bera, eta bi guiçon berequin; ethorri ciren gabaz emaztequia gana, eta erran cioen: Pithonaz asma diçadaçu eta ilkiaraz erranen darotzudana.
9 Eta emaztequiac ihardetsi cioen: Huna badaquiçu cembatetarainocoac eguin dituen Saulec, eta nola bere lurretic eceztatu dituen gaizquinac eta aztiac. Certaco beraz celatac hedatzen diozcatzu ene biciari, hila içan nadiençat?