4 Bainan Filistindarren buruçaguiac samurtu citzaizcon, eta erran cioten: Guiçon hori guibelerat itzul bedi, eta egon eçarri içan duçun toquian, eta ez bedi gurequin jauts gudura, beldurrez-eta gure contra jaic dadien gudutan hasi gaiztequeenean; ecen nola eztiaracico du bercela bere nausia, ez bada gure buruei jaçarriz?
5 Ez da hori Dabid, ceinari dançariec cantatzen baitzioten, erranez: Saulec hil ditu mila, eta Dabidec hamar mila?
6 Aquisec deithu çuen beraz Dabid, eta erran cioen: Ala Jauna! çucena baitzare, eta prestua ene beguietan, çure sar-ilkiac enequin içatu dira campetan, eta ez dut çu baithan gaizquiric ttipiena atzeman ene gana ethorri çaren egunetic eta egungo eguna arteo: bainan etzare satrapen gogaraco.
7 Itzul çaite beraz, eta çoaci baquean, eta ez betzatu eri Filistindarren satrapen beguiac.
8 Dabidec erran cioen Aquisi: Cer eguin dut bada? eta cer kausitu dioçu çure cerbitzariari çure aitzinera aguertu içan naicen egunetic eta orai arteo, ni ez nadiençat ethor eta guduca erregue ene nausiaren etsaien contra?
9 Aquisec ordean ihardetsi cioen Dabidi: Badaquit, ene beguietan prestua çare Jaincoaren ainguerua beçala: bainan Filistindarren satrapec erran dute: Ez bedi gurequin ethor gudura.
10 Jaiqui çaizte beraz goicic, çu eta çure nausiaren cerbitzari çurequin ethorri direnac; eta gabaz jaiqui çaizten ondoan, arguitzen hasico duenean, bideari Loth çaizte.