8 Dabidec erran cioen Aquisi: Cer eguin dut bada? eta cer kausitu dioçu çure cerbitzariari çure aitzinera aguertu içan naicen egunetic eta orai arteo, ni ez nadiençat ethor eta guduca erregue ene nausiaren etsaien contra?
9 Aquisec ordean ihardetsi cioen Dabidi: Badaquit, ene beguietan prestua çare Jaincoaren ainguerua beçala: bainan Filistindarren satrapec erran dute: Ez bedi gurequin ethor gudura.
10 Jaiqui çaizte beraz goicic, çu eta çure nausiaren cerbitzari çurequin ethorri direnac; eta gabaz jaiqui çaizten ondoan, arguitzen hasico duenean, bideari Loth çaizte.
11 Hargatic Dabid eta bere guiçonac gabaz jaiqui ciren, arguitzean bideari lotzeco, eta Filistindarren lurrera bihurceco. Filistindarrac, berriz, igan ciren Jezrahelera.