1 Bada, Samuel haurra Jaunaren aitzinean cerbitzatzen cen Heliren beguien azpian, eta orduco egunetan Jaunaren hitza bakandua cen, etzen aguerkunça garbiric.
2 Guerthatu cen, bada, egun batez, Heli bere lekuan etzana çagoela, eta lambrotuac ciren haren beguiac, eta etzeçaqueen ikus.
3 Jaincoaren arguia hil cedin baino lehen, Samuel lo çagoen, Jaunaren temploan, ceinetan baitzen Jaincoaren arka;
4 Jaunac deithu çuen Samuel. Hunec ihardetsi çuen: Huna ni.
5 Eta jo çuen Heliren gana eta erran cioen: Huna non naicen, ecic deithu nauçu. Helic ihardetsi cioen: Etzaitut deithu, itzul çaite eta lo eguiçu. Goan cen eta loac hartu çuen.
6 Eta Jauna berriz abiatu cen Samuelen deitzen. Samuel jaiquiric, goan cen Heli gana, eta erran cioen: Huna non naicen, ceren deithu bainauçu. Helic ihardetsi cioen: Etzaitut deithu, ene haurra, itzul çaite eta lo eguiçu.