12 Egun hartan Heliren contra eraiquico ditut haren etcheaz erran ditudan guciac: hasico naiz eta akabatuco dut.
13 Ecen aitzinetic jaquinsun eguin dut haren etchearen bethico juiatzecotan nincela, hango tzarqueria gatic, ceren eta baitzaquien itsusqui çabilzquiola bere semeac, eta ez baititu gaztigatu.
14 Hargatic cin eguin içan diot Heliren etcheri, ez dela haren etcheco tzarqueria behinere gucian, ez bitimez, ez eta emaitzez xahutuco.
15 Bada, Samuelec goiceraino lo eguin çuen, eta idequi cituen Jaunaren etcheco atheac. Bainan lotsa cen Heliri erakusterat ematea içan çuen aguercunça.
16 Helic deithu çuen beraz Samuel, eta erran cioen: Samuel, ene haurra. Hunec ihardetsi cioen: Huna non naicen.
17 Helic galdatu cioen: Cer da solasa Jaunac erran darotzuna? Othoizten çaitut, ez beçadaçut gorde. Hau eguin beçaçu Jaincoac, eta hori gainetic, baldin hitz bat estalcen badarotaçu erranac içan çaizquitzun solas gucietaric.
18 Hargatic Samuelec aguertu ciozcan solas guciac, eta etzioen batere estali. Helic ihardetsi çuen: Jauna da, eguin beça bere beguietan ongui çaioena.