7 Bada, Samuelec etzuen oraino eçagutzen Jauna, eta Jaunaren hitza etzitzaioen aguertu.
8 Eta Jauna berriz abiatu cen eta oraino deithu çuen Samuel hirugarren aldico. Samuel jaiquiric, goan cen Heli gana,
9 Eta erran cioen: Huna non naicen, ceren deithu bainauçu. Helic eçagutu çuen beraz Jaunac deitzen çuela haurra, eta erran cioen Samueli: Çoaz eta lo eguiçu, eta guehiago deitzen baçaituzte, erranen duçu: Minça çaite, Jauna, ceren çure cerbitzariac ençuten baitzaitu. Samuel goan cen beraz, eta bere lekuan lokartu cen.
10 Jauna ethorri cen, eta gueldituric, deithu çuen, lehen beçala bietan: Samuel, Samuel. Eta Samuelec erran çuen: Minça çaite, Jauna, ceren çure cerbitzariac ençuten baitzaitu.
11 Eta Jaunac erran cioen Samueli: Huna solas bat daramat Israelen; edoceinec adi deçan, xixtuca hasico baitzaizco bere bi beharriac.
12 Egun hartan Heliren contra eraiquico ditut haren etcheaz erran ditudan guciac: hasico naiz eta akabatuco dut.
13 Ecen aitzinetic jaquinsun eguin dut haren etchearen bethico juiatzecotan nincela, hango tzarqueria gatic, ceren eta baitzaquien itsusqui çabilzquiola bere semeac, eta ez baititu gaztigatu.