1 Bada, Dabid Siceleguera hirugarren egunean ethorri cenean, Amalectarrec arte hartan Siceleguen gainera oldar eguin çuten hegoaldetic, eta jo çuten Siceleg, eta sutan eçarri.
2 Emaztequiac handic gathibu eraman cituzten eta xehe eta larri populu gucia. Etzuten nihor hil, bainan berequin eraman cituzten eta goan ciren beren bidean.
3 Beraz Dabid eta bere guiçonac hirira ethorri cirenean, eta suac errea atzeman çutenean, beren emazteac, semeac eta alabac gathibu eremanac,
4 Dabid eta harequin cen populua abiatu ciren oihuca, eta nigar eguin çuten, nigarra hequien baitan agortu arteo.