20 Hartu cituen arthalde guciac eta acienda larria, eta bere aitzinean eraguin cioten. Eta oroc cioten: Hau da Dabiden harrapaquina.
21 Bada, Dabid ethorri cen, nekeac gueldiaraciric ecin jarraiqui citzaizcoen berrehun guiçonetara eta Besorreco errecan egoteaz manatu cituenetara. Hauquiec ilki ciren Dabiden eta harequin cen populuaren aitzinera. Dabid hurbildu cen hequietara eta beguitharte onarequin agur eguin içan cioten.
22 Dabidequin goan içan ciren guiçonetan guerthatzen ciren gaixtaguin eta guiçatzar guciec erran çuten: Ceren ez diren gurequin ethorri, iraici dugun harrapaquinetic ez dioçute batere emanen; bainan bakotchari asqui içan bequizquio bere emaztea eta haurrac: hequiec hartu-eta, itzul beitez.
23 Dabidec erran çuen ordean: Anaiac, ez duçue hola eguinen Jaunac eman darozquigunez; beguiratu gaitu eta gure escurtara arthiqui ditu gure contra atheratu içan diren ohoinac.
24 Nihorc etzaituztete ençunen solas horren gainean; ecen gudura jautsi denac eta pusquen çain guelditu denac, çathi bera içanen dute, eta orobat berecico çaiote.
25 Eta hori eguina içan cen egun hartaric eta aitzina, jarria eta erabaquia eta legue bat beçala Israelen orai arteo.
26 Dabid Siceleguera ethorri cen beraz, eta harrapaquinetic emaitzac bidali ciozcaten Judaco çahar bere ahaideei, cioelaric: Jaunaren etsaien harrapaquinetic benedicionea har çaçue.