4 Dabid eta harequin cen populua abiatu ciren oihuca, eta nigar eguin çuten, nigarra hequien baitan agortu arteo.
5 Dabiden bi emazteac ere, Aquinoam Jezraheldarra, eta Abigail, Nabal Carmelecoaren emaztea, gathibu eramanac ciren.
6 Atsecabe gaitzac hartu çuen Dabid, ecic harricatu nahi çuen populuac, ceren guiçon bakotchac bihotza uhertua baitzuen bere seme-alaben gatic. Bainan Dabidec indar hartu çuen bere Jainco Jauna baithan.
7 Eta erran cioen Aquimelequen seme Abiathar apheçari: Hurbil diçadaçu ephodoa. Eta Abiatharrec ephodoa hurbildu cioen Dabidi.
8 Eta Dabidec Jauna consultatu çuen, cioelaric: Goanen naiz ohoin horren ondotic, eta atzemanen ditut, ala ez? Jaunac ihardetsi cioen: Çoaz ondotic, ecen atzemanen ditutzu dudaric gabe, eta kenduco dioçute harrapaquina.
9 Dabid goan cen beraz, bera eta harequin ciren sei ehun guiçonac ere, eta heldu ciren Besorreco errecaraino; eta batzu nekearen gatic baratu ciren.
10 Bainan Dabid bera jarraiqui cen lau ehun guiçonequin; ecen berrehun guelditu cioen, nekearen gatic Besorreco erreca ecin iragan çutenac.