6 Atsecabe gaitzac hartu çuen Dabid, ecic harricatu nahi çuen populuac, ceren guiçon bakotchac bihotza uhertua baitzuen bere seme-alaben gatic. Bainan Dabidec indar hartu çuen bere Jainco Jauna baithan.
7 Eta erran cioen Aquimelequen seme Abiathar apheçari: Hurbil diçadaçu ephodoa. Eta Abiatharrec ephodoa hurbildu cioen Dabidi.
8 Eta Dabidec Jauna consultatu çuen, cioelaric: Goanen naiz ohoin horren ondotic, eta atzemanen ditut, ala ez? Jaunac ihardetsi cioen: Çoaz ondotic, ecen atzemanen ditutzu dudaric gabe, eta kenduco dioçute harrapaquina.
9 Dabid goan cen beraz, bera eta harequin ciren sei ehun guiçonac ere, eta heldu ciren Besorreco errecaraino; eta batzu nekearen gatic baratu ciren.
10 Bainan Dabid bera jarraiqui cen lau ehun guiçonequin; ecen berrehun guelditu cioen, nekearen gatic Besorreco erreca ecin iragan çutenac.
11 Eta eguiptoar guiçon bat atzeman çuten larrean eta erakarri cioten Dabidi: eta eman cioten oguia jatera eta ura edatera,
12 Eta halaber pico merlatuzco çare batetaric puxca bat eta bi floca mahats merlatu. Eta hequiec jan cituenean, guiçona itzuli cen bere baithara, eta indarra bihurtu citzaioen: ecic hirur gau-egunez etzuen ez oguiric jan, ez uric edan.