9 Dabid goan cen beraz, bera eta harequin ciren sei ehun guiçonac ere, eta heldu ciren Besorreco errecaraino; eta batzu nekearen gatic baratu ciren.
10 Bainan Dabid bera jarraiqui cen lau ehun guiçonequin; ecen berrehun guelditu cioen, nekearen gatic Besorreco erreca ecin iragan çutenac.
11 Eta eguiptoar guiçon bat atzeman çuten larrean eta erakarri cioten Dabidi: eta eman cioten oguia jatera eta ura edatera,
12 Eta halaber pico merlatuzco çare batetaric puxca bat eta bi floca mahats merlatu. Eta hequiec jan cituenean, guiçona itzuli cen bere baithara, eta indarra bihurtu citzaioen: ecic hirur gau-egunez etzuen ez oguiric jan, ez uric edan.
13 Dabidec erran cioen beraz: Norena haiz, edo nongoa, eta norat hoa? Ihardetsi çuen: Eguiptoar muthil bat naiz, amalectar guiçon baten gathibua, bainan ene nausiac utzi nau, ceren herenegun eritzen hasi naicen.
14 Ecic oldar eguir içan dugu Ceretheco hegoaldera, eta Judaren contra, eta Caleben hegoaldera, eta suz erre dugu Siceleg.
15 Eta Dabidec erran cioen: Eraman ahal neçaquec saihera hartara? Ihardetsi çuen: Cin eguin diçadaçu Jaincoaz ez nauçula hilen ez-eta ene nausiaren escuetara emanen, eta nic eramanen çaitut saihera hartara. Eta Dabidec cin eguin cioen.