3 Eta Saulen gainera erori cen guduco indar gucia. Arrambelariac jarraiqui citzaizcon eta saki gaitza eguin cioten arrambelariec.
4 Orduan Saulec erran cioen bere ezcutariari: Athera çaçu çure ezpata eta jo neçaçu, beldurrez ethor ditecen ingurebaquigabe horiec eta hil neçaten nitaz trufa eguinez. Eta ezcutariac etzuen nahi içatu, ecic laztura gaitzac harritua cen; hargatic Saulec hartu çuen ezpata, eta bere burua gainera arthiqui çuen.
5 Haren ezcutariac hori ikusi çuenean, erran nahi da Saul hila cela, berac ere bere burua ezpatan sarthu çuen eta harequin hil cen.
6 Hil içan cen beraz Saul, eta haren hirur seme eta haren guiçon guciac halaber egun hartan.
7 Bada, haranaz haindian eta Jordanearen berce aldean ciren Israeldarrec ikusi çutenean Israelgo guiçonec iheseguin çutela, Saul hil cela eta haren semeac ere, utzi cituzten beren hiriac eta ihesari eman ciren; eta Filistindarrac ethorri ciren, eta han eguin çuten beren egoitza.
8 Guerthatu cen bada biharamunean, Filistindarrac ethorri cirela hilen biluztera, eta atzeman cituzten Saul eta bere semeac Jelboeco mendian etzanac.
9 Sauli burua moztu cioten eta bere harmetaric biluci çuten; eta igorri çuten Filistindarren lurrera inguruan, berriaren ematera jaincordeen temploan eta populuetan.