14 Helic aditu cituen heigora hequiec, eta erran çuen: Cer da harramanz hortaco deihadarra? Eta Benjamintarra berehala ethorri citzaioen eta berria ekarri cioen Heliri.
15 Bada, Helic orduan bacituen lau hogoi eta hemeçorci urthe; haren beguiac lambrotuac ciren, eta etzeçaqueen ikus.
16 Benjamintarrac erran cioen: Ni naiz gudutic ethorri naicena eta ni naiz egun armadatic itzuri naicena. Helic erran cioen: Cer guerthatu da egun, ene semea?
17 Berri-ekarleac ihardetsi cioen: Israelec ihes eguin du Filistindarraren aitzinean, eta galce gogorra eguin da populuan: berçalde çure bi semeac ere, Ophni eta Phinees, hil dira; eta Jaincoaren arka hartua da.
18 Eta Jaincoaren arka aphaitu çuenean, Heli alkitic erori cen guibelerat atheari buruz, eta burfuinac leherturic, hil içan cen; çaharra cen ecic eta adin handitan, eta Israel juiatu içan çuen berrogoi urthez.
19 Bada, haren erreina, Phineesen emaztea, içorra cen eta erditzeco heinsutan; eta adituric Jaincoaren arka hartua celaco berria, eta aitaguinarreba eta senharra hilac cituela, gurthu cen eta erdi; ecen erditzeco minac jauci citzaizcon.
20 Eta hilcera cihoalaric, haren inguruan çauden emaztequiec erran cioten: Ez lotsa, ecen seme batez erdi çare. Etzioten ihardetsi, eta etzen ohartu ere.