17 Berri-ekarleac ihardetsi cioen: Israelec ihes eguin du Filistindarraren aitzinean, eta galce gogorra eguin da populuan: berçalde çure bi semeac ere, Ophni eta Phinees, hil dira; eta Jaincoaren arka hartua da.
18 Eta Jaincoaren arka aphaitu çuenean, Heli alkitic erori cen guibelerat atheari buruz, eta burfuinac leherturic, hil içan cen; çaharra cen ecic eta adin handitan, eta Israel juiatu içan çuen berrogoi urthez.
19 Bada, haren erreina, Phineesen emaztea, içorra cen eta erditzeco heinsutan; eta adituric Jaincoaren arka hartua celaco berria, eta aitaguinarreba eta senharra hilac cituela, gurthu cen eta erdi; ecen erditzeco minac jauci citzaizcon.
20 Eta hilcera cihoalaric, haren inguruan çauden emaztequiec erran cioten: Ez lotsa, ecen seme batez erdi çare. Etzioten ihardetsi, eta etzen ohartu ere.
21 Eta icena eman cioen Icabod bere semeari, cioelaric: Bere aitaguinarreba gatic eta senharraren gatic bercetaratu da Israelen ospea, ceren hartua baita Jaincoaren arka.
22 Eta erran çuen: Ospea Israeldic bercetaratua da, Jaincoaren arka hartua celacotz.